Arte, kultura eta gizarte arloan zure ondoan egongo den elkartea gara

Dena ideia batekin hasten da. Agian proiektu berri bati ekin nahi diozu edo baztertutako ideiaren bati heldu. Munduarekin partekatzeko sormen-proiekturik al duzu? Zerk geldiarazten zaitu zure abentura hasteko?

Kontaiguzu zure proiektua. Agian bidea zurekin egin diezazukegu.

Zure ondoan egotea zure proiektu artistiko, kultural edo soziala eszenaratzeari dagokion edozein alderditan, zure neurrira

Artaide elkartea aholkulariek, kolektiboek eta profesionalek osatutako sarea da. Arlo hauetan ditugun esperientziak eta ibilbide profesionalak partekatzen ditugu, zure proiektua garatzen laguntzeko:

Gestión+2-gris

Kudeaketa

Zure kudeaketan lagundu ahal dizugu, zerbait kudeatu (diru-laguntza, justifikazioa, alta...) edo, besterik gabe, aholkatu edo zure ondoan egon.

Creatividad-gris

Sormena, ideiak eta laguntza artistikoa

Zure proiektu artistikoa gauzatzeko aholkuak eman diezazkizukegu, behar dituzun profesionalak aurkitzen eta zure ideiak antolatzen lagundu, proiektu-egitura sendoagoa izan dezazun.

formación+2-gris

Prestakuntza pertsonalizatua

Z Prestakuntza: gure prestakuntza-eskaintzaz gain, zure interesak prestakuntza espezifikoan parteka ditzakezu, eta nahieran prestakuntza hori elkarrekin diseinatuko dugu.

Badakigu nolako bertigoa ematen duen proiektu berri bat hasteak; horregatik, profesionalen arteko lankidetzan sinesten dugu, aholkatzeko, laguntzeko edo prestatzeko.