Gure ibilbidea

ZER DA ARTAIDE ELKARTEA?

Artea, kultura partaidetza soziala. Sektore publikoetatik eta pribatuetatik etorritako eragile artistiko, kultural eta sozialek gizarte kritiko, orekatu eta librearen alde lanean ari garen espazioa.

Horretarako, 2017ko ekainetik borrokan ari gara, herritarren hurbilketa eta sentsibilizazioa bultzatuko duten kalitatezko adierazpen artistikoen sorkuntzaren profesionalizazioan eta lankidetzan, herritarrengan arteekiko begirada adeitsua piztuz, artearen arlo guztietan.

Sareak ezartzen ditugu lurraldean dauden eragile, egitura, artista eta kolektiboen artean, proiektu berriak sortzen lagunduko duten sinergiak eta lankidetzak sor daitezen. Horrela, begirada berezia ematen diegu sektore guztietako ekintzaile berri guztiei.

ARTAIDErentzat beste faktore garrantzitsu bat, lurraldean dagoeneko presente dauden baliabideei, programei, sareei eta azpiegiturei etekina ateratzea da. Lankidetza horiek ezinbestekoak dira berrikuntza kultural eta sozial estrategia berriak sortzeko.